Gandiaga: Batzar eta ekitaldiak

BATZAR ZENTROA
Hoteletik 100 mra kokaturik dagoen bilera eta ekitaldietarako eraikina du, Gandiaga Topagunea.

OPARI TXARTELA

OPARI TXARTELA
Gure hotelean egonaldi bat oparitzeko aukera eskaintzen dizugu.
Informazio gehiago

Zure hotelaren bloga

Fedea bizitzeko aukerak Arantzazun

Basilikan sartu. Fedearen ikuspegitik Arantzazuren esanahia ulertzeko, aski da basilikara sartzea, bihotza zabalik dela, eta hango isiltasunari eta soiltasunari barrena irekitzea, edo fraideekin hitz egitea (beti egoten dira prest hara inguratzen denarekin hitz egiteko).

•Ospakizunak. Nahi izanez gero, beste urrats bat eman eta santutegiko ospakizunetan parte har dezakezu: meza,igandeetan izaten da, 12:00etan; horrez gain,Aste Santu eta Gabonetako ospakizunak dituzu, eta irailaren 1ean hasi eta hil bereko 9an (Arantzazuko Ama Birjinaren eguna) amaitzen den bederatziurrena.
Axolaz. Axolaz izeneko zerbitzua ere eskaintzen dute frantziskotarrek, ate joka doakien guztiei zabalik. Hitzaldi, ikastaro eta jardun espiritualeko programa ere badute. Asis Topagunea Espiritualtasun Zentroan izaten dira ekitaldi horiek guztiak.
Asis Sarea. Asis Sarea ere bultzatu du Arantzazuk. Frantziskotarren espiritualtasunarekin bat egiten duten hainbat herritar laikok osatzen dute sarea. Hilero, Arantzazu aldizkarian argitaratzen dira sare horretako partaideen hausnarketak eta berriak, pluraltasun osoz, betiere fedea ardatz harturik.

Saila: Hotelaren gertakariak|Iruzkina: 0 |Egilea: Arantzazu

Ez dago iruzkinik

IRUZKINA ERANTSI

CAMBIAR IMAGEN

© ARANTZAZUKO SANTUTEGIA HOTELA