OPARI TXARTELA
Gure hotelean egonaldi bat oparitzeko aukera eskaintzen dizugu.
Informazio gehiago
Natur parke hau Gipuzkoako naturgune ederrenetarikoa da. Bertako talaia zoragarria Gipuzkoako gailurrik garaiena da. Mendilerro desberdinek osatzen dute mendigunea eta mendilerroko gailur garaienetan adierazgarrienetakoa den batek ematen dio izena, Aizkorrik, Santo Kristo ermitak koroatutako gailur arrokatsuak.
Flandes eta Gaztela lotzen zituen Erdi Aroko galtzada zaharrak mendilerroaren hegoaldeko zerrenda gurutzatzen du, eta Gipuzkoako geografiako pasabide ospetsuenetakoa zeharkatzen du: San Adriango tunela. Urbiako zelaiak, natur parkearen bihotza, historiaurretik dira ezagunak; ibar horretako lur lauetan sakabanatutako hainbat eta hainbat trikuharri dira horren lekuko. Pagoa da nagusi bertako zuhaiztietan, eta bertan dago Gipuzkoako baso garrantzitsuenetakoa.
© ARANTZAZUKO SANTUTEGIA HOTELA

(+34) 943 78 13 13