OPARI TXARTELA
Gure hotelean egonaldi bat oparitzeko aukera eskaintzen dizugu.
Informazio gehiago
Arantzazun kanpandorreko kanpai soinua besterik entzuten ez deneko isiltasun zabal luzea daukazu lasaigarri eta paisaia natural hunkigarria bare-barean gozatzeko. Aizkorri-Aratz natura parkearen ataria duzu. Arantzazu arkitektura eta arte erlijioso modernoaren erreferentzia da, mundu osoan halaxe onartua. Basiliakaren eraikuntzak eta dekorazioak lan berean bildu ditu hiru artista zein baino zein, Asturiasko Printzearen sari bana jaso dutenak: Jabier Sainz de Oiza, Jorge Oteitza eta Eduardo Chillida.
Santutegiak dituen balio bakoitza aurkitzeaz gainera, hor daude bisitagai Arrikrutzeko kobak, Gomiztegiko artzain eskola, Oņatiko monumentu ondarea ezagutzeko aukera edo hainbat mendi ibilbide aukeran dituzunak burutzea. horiek dituzu Arantzazu Santutegia Hoteleko egonaldiak eskura ipinitako aukerak.
Bisitaldia errezteko, Hotelak Santutegiko bertako gida osoa jartzen dizu eskura, eta baita inguruko mendietan egin daitezkeen 8 ibilbideena ere.
Arantzazu Bilbotik edo Donostitik ordu betera dago; Gazteizetik, 45 minututara, eta Iruineatik ordu eta laurdenean iritsi zindezke.
© ARANTZAZUKO SANTUTEGIA HOTELA

(+34) 943 78 13 13