BATZAR ZENTROA
Hoteletik 100 mra kokaturik dagoen bilera eta ekitaldietarako eraikina du, Gandiaga Topagunea.
OPARI TXARTELA
Gure hotelean egonaldi bat oparitzeko aukera eskaintzen dizugu.
Informazio gehiago
Gipuzkoako Arantzazu Santutegia Hotelak, xehetasun guztiak zainduz, xarma bereziz beteriko gunea izateaz aparte, penintsulako sukaldaritza onenetarikoa eskaintzen du; Euskal Sukaldaritza.
150 lagunentzako jantoki nagusiaz gain, gosari eta ekitaldi berezietarako 24 lagunentzako jangela osagarria dauka. Bere eskaintza gastronomikoa ohiko sukaldaritzan oinarritzen da, baina ez ditu alde batera uzten sukaldaritza modernoko errezeta berriak.
Eguneko menu anitz eta betea eskaintzen dizu. Aste bukaerako menu berezia eta taldeentzat egokitutako menuak ere eskaintzen dira. Bere jangela nagusiaren zabaleroa edozein motatako ekitaldiak burutzeko aproposa da. Hau guztia jangelako lehiateetatik sartzen den argiaz eta Santutegia kokatua dagoen amildegiaren ikuspegi zirraragarriaz gozatua.
Enpresentzako zerbitzu apropos bat ere badaukagu.
Ezkontzak, jaunartzeak, familiarteko ospakizunak, talde otorduak eta Santutegira datozen erromesaldiak ere jasotzen ditu. Koktail eta lunch eskeintzarik ere badago.
Gure jatetxean aurre erreserba bat egitea nahi izanez gero kontaktuan jartzeko bideak:
Telf.: (+34) 943 78 13 13
Emaila: info@hotelsantuariodearantzazu.com
Bazkariak:
Astelehenetik larunbatera: 13etatik 15.30etara
Igandea: 13.30etatik 15.30etara
Afariak:
Igandetik ostegunera: aurretik erreserbatuta
Ostirala eta Larunbata: 20etatik 21.30etara
Gosariak jatetxean zerbitzatzen dira goizeko 8:00tik 10:00 bitartean.
© ARANTZAZUKO SANTUTEGIA HOTELA

(+34) 943 78 13 13