Arantzazuko ibilbide egokitua
Naturaren unibertsoa guztion eskura
Topogida
- Kurtzipizioa (XVIII. mendea). Arantzazuko aparkalekutik abiatuta Gandiaga Topaguneko goialderantz zuzenduko gara. Ermitaren ondoan dagoen informazio-panelak seinalatzen du bere hasiera. Galtzeko arriskurik ez dago, ia bide osoa egurrez egindako hesiaz babestua baitago.
- Peņakulo baserria. Harkaitzari lotuta, 1860 urtean eraiki zen baserri hau. Egun artegia da.
- Arantzazu auzoko begiratokia. Paisaiaz disfrutatzeko eta atsedena hartzeko prestatu den lehenengo gunea da bera. Aurrez aurre Urkila eta Elgea mendizerrak, euren tontorrak haize-errotaz jantziak.
- Basoa. Metro gutxi batzuk aurrerago paisaia irekia utzi eta baso barrenean sartuko gara. Bide ertzean dauden pagomotzak garai bateko ikazkinek utzitako aztarnen lekukoak dira.
- Gomiztegiko zelaiak. Basoa amaitu eta 200 metrora bidea bitan banatzen da. Ezkerrekoa hartuko dugu. Bidearen bi aldeetan dagoen belardi fina eta goxoa Gomiztegi baserriko artaldea gobernatzeko elikagai garrantzitsua da; horren emaitza da Idiazabal gazta paregabea.
- Artzain Eskola. 90. hamarkadan hasitako proiektu aitzindari honekin, aldi berean, euskal artzaintzaren formazioa eta bizimodua garatzen dira. Era honetan, euskal artzaintza etorkizunari begira jartzen zaio.
Oinarrizko ezaugarriak
Faktore objektiboak:
- Distantzia: 3,5 km
- Denbora: 1 h.
- Desnibelal: < 100 m.
- Gehiengo altuera: 800 m
- Gehiengo altuera: 740 m
Ibilbidearen eskakizun teknikoak eta fisikoak:
- Ingurunea: 1
- Ibilbidea: 1
- Joan-etorria: 1
- Esfortzua: 1
Zailtasunari buruzko balorazioa: Oso erraza
Oinetakoak: Oinetako berezirik ez du behar
| Distantzia (m.) |
Altuera (m.) |
Distantzia (m.) |
Altuera (m.) |
| 0 |
740 |
1.850 |
740 |
| 200 |
780 |
2.500 |
9760 |
| 500 |
800 |
2.750 |
770 |
| 700 |
780 |
3.250 |
780 |
| 1.000 |
760 |
3.500 |
740 |
| 1.250 |
760 |
- |
- |
