Baserriak, Harria eta Ura
Gizakiak eta naturaren indarrek paisaia moldatzen dute.
Topogida
- Santutegiko aparkalekua. Amildegira daramaten eskaileretatik behera eginda hasten da ibilbide hau. Bere sarbidea aparkaleku hasieran kokatua dago, ibilbideko informazio-panel baten ondoan.
- Errekatxoa. Aldapa amaitzean eskuinerantz egin eta berehala Arantzazu errekaren ondotik doan xendari jarraituko diogu, seinale horiek eta zuriek gidatuta.
- Akuegiko errota. Aspalditik dago geldi, baina berak egin zion bidea egun 200 metro beherago sortu zen zentral hidroelektrikoari, Olate ur-jauzian dagoenari.
- Ibai-ertzeko basoak. Ibai-ertzeko hezetasuni esker landaretza berezia da, hainbat animalien babeslekua.
- Gesaltzako lezea. Bere aldameneko Arrikrutzeko kobarekin bat egiten du. Laster ezkerretara doan bidea hartu Arantzazu auzora iritsi arte.
- Albitxuri baserria. Atzean Aizkirri behekoa eta Aizkirri Goikoa baserriak utzita eta aldapatxoan behera eginda, ezker aldean Albitxuri baserria ikus ahal izango dugu. Hemendik Arantzazuren beste irudi bat izango dugu, euskal baserriek erakusten duten landazabal-irudia.
- Arrolako baserriak. Bi baserrik elkarren ondoan plazatxo bitxia osatzen dute. Hemendik abiatzen da aspaldiko galtzada dotorea.
- Karoigaingo txabola. Lizarrek inguratzen dute baldintza onetan dagoen txabola hau. Eskuin aldean dagoen aldapa motza hartu behar dugu. Goian bi ataka aurkituko ditugu. Ezkerrekoa da gurea.
- Okolako hobia. Artia menditik datorren errekatxoa berehala lurperatzen eta desagertzen da.
- Gaztaiondoak. Garai bateko gaztaiondo-motzen testigantza dira.
- Iritegiko iturbegiak. Lur azpian gordetako ura indarrez azalerazten da. Aldapa igo eta ibilbidearen amaierara helduko gara.
Oinarrizko ezaugarriak
Faktore objektiboak:
- Distantzia: 7,5 km
- Denbora: 2,5 h.
- Desnibelal: 300 m.
- Gehiengo altuera: 800 m
- Gehiengo altuera: 560 m
Ibilbidearen eskakizun teknikoak eta fisikoak:
- Ingurunea: 2
- Ibilbidea: 2
- Joan-etorria: 2
- Esfortzua: 2
Zailtasunari buruzko balorazioa: Erraza
Oinetakoak: Trekking-zapatilak
| Distantzia (m.) |
Altuera (m.) |
Distantzia (m.) |
Altuera (m.) |
| 0 |
720 |
3,5 |
580 |
| 0,5 |
580 |
4 |
600 |
| 1 |
560 |
4,5 |
620 |
| 1,5 |
540 |
5 |
660 |
| 2 |
540 |
5,5 |
620 |
| 2,5 |
580 |
6 |
580 |
| 3 |
600 |
6,5 |
720 |
