Asteburuko eskaintzak

PROMOZIO ETA ESKAINTZAK
Aprobetxa ezazu gure eskaintzarik onenez Natura eta kulturaz inguraturik.

Gandiaga: Batzar eta ekitaldiak

BATZAR ZENTROA
Hoteletik 100 mra kokaturik dagoen bilera eta ekitaldietarako eraikina du, Gandiaga Topagunea.

OPARI TXARTELA

OPARI TXARTELA
Gure hotelean egonaldi bat oparitzeko aukera eskaintzen dizugu.
Informazio gehiago

Ezkutuko bidea, Arantzazuko kondairak eta sineskizunak

Topogida

  1. Arantzazuko Santutegia. Arantzazuko aparkalekutik abiatuta, Basilikaren atzealdetik zabaltzen den errepideari jarraitu, Arantzazuko Santutegia Hotelaren eta Milikua eta Sindika jatetxeen ondotik igarota.
  2. Aparkaleku txikia. Bidegurutze batekin egingo dugu topo. Burdin-hesi berdea zeharkatuta Urbiako eta Aizkorriko bidea hasten da. Eskuinerantz eta beherantz eginez Bellotzara daraman xenda jarraituko dugu. Bidean zehar marra zuriek eta horiek gidatuko gaituzte.
  3. Iturrigorri. Ezker aldera bost futbol-zelaiak aurkituko ditugu. Arantzazuko ikasle seminaristek egin zituzten. Zelaiak atzean utzita iturri batek zelaigunearen amaiera adieraziko digu; 300 metro aurrerago bide hau utzi eta eskuin aldera gorantz doan pistari jarraituko diogu.
  4. Arrionako korta*. Aldapa gora eginez Arriona kortako pinudira helduko gara. Arreta jarriz gero saroi honen haustarria ikusi ahal izango dugu. Eskuin aldeko basabidea hartu eta jaitsierari ekingo diogu.
  5. Palazianoaren korta. Basoa utziz begien aurrean ikusiko dugun paisaia hunkigarria da. Bidezidor batek Bellotzako korta bi zatitan banatzen du.
  6. Mendiartea. Pista utzi eta hormigoizko bidetik jarraituko dugu. Aitzabal eta Bellostegi mendiartean doan errekatxoak gidatuko gaitu, han goian, Arantzazuko eraikinak begiztatu arte.
  7. Kilometro bat gehiago. Jatorrizko ibilbideak eskuinerantz eta harkaitzetik gorantz bidaliko gaitu, baina gure gomendioa errepideari jarraitzea da. Soroandieta eta Zapiarbe baserrien albotik igarota, Arantzazuko lehenengo aparkalekura ailegatuko gara.

*Korta: Artzaintzaren barrutia da. Formaz biribila eta erdian haustarria du. Garai batean ardiek abaroa egiteko erabiltzen ziren, eta lurra antolatzeko oinarri hartu zituzten. XV. mendean horitako asko baserri bihurtu zituzten.


Oinarrizko ezaugarriak

Faktore objektiboak:

  • Distantzia: 7 km
  • Denbora: 2,5 h.
  • Desnibelal: 300 m.
  • Gehiengo altuera: 800 m
  • Gehiengo altuera: 560 m


Ezkutuko bidea: perfil senderoIbilbidearen eskakizun teknikoak eta fisikoak:

  • Ingurunea: 2
  • Ibilbidea: 2
  • Joan-etorria: 2
  • Esfortzua: 2

Zailtasunari buruzko balorazioa: Erraza

Oinetakoak: Trekking-zapatilak

Distantzia km. Altuera m. Distantzia km. Altuera m.
0 780 4 660
1 700 4,7 620
1,7 750 5,5 590
2,5 800 6,5 780
3,2 720 - -

Ezkutuko bidea: mapa


BLOGEKO AZKEN SARRERAK

Sarrera gehiago ikusi ...

© ARANTZAZUKO SANTUTEGIA HOTELA