Iturrigorri Baso-Eskola
Topogida
- Arantzazuko Santutegia. Arantzazuko aparkalekutik abiatuta, Basilikaren atzealdetik abiatzen den errepideari jarraituko diogu, Arantzazuko Santutegia Hotelaren eta Milikua eta Sindika jatetxeen ondotik igarota.
- Bidegurutzea. Bidegurutze batekin egingo dugu topo. Burdin-hesi berdea zeharkatuta Urbiako eta Aizkorriko bidea hasten da. Gure bidea eskuin aldekoa da, pintura-marra zuriak eta horiak dituena PR Gi-105 ibilbidearen lehengo zatiarekin bat egiten duena.
- Futbol-zelaiak. Bost dira, eta bostak gure xendaren ezker aldean daude. Eurak dira Iturrigorri basoko ataria.
- Iturrigorri basoa. Pistari jarraituz eta eskuin aldean Arriona kortako basabidea utziz, bide honen amaierara ailegatuko gara. Puntu honetatik aurrera, ortofotoak erakusten duen etenkako marrari jarraituz itzuliko gara. Bestela, hobe duzue atzera jotzea eta lehengo bidetik itzultzea.
Oinarrizko ezaugarriak
Faktore objektiboak:
- Distantzia: 4 km
- Denbora: 1,5 h. (ida-vuelta)
- Desnibelal: 200 m.
- Gehiengo altuera: 800 m
- Gehiengo altuera: 720 m
Ibilbidearen eskakizun teknikoak eta fisikoak:
- Ingurunea: 2
- Ibilbidea: 2
- Joan-etorria: 2
- Esfortzua: 2
Zailtasunari buruzko balorazioa: Erraza
Oinetakoak: trekking-zapatilak
| Distantzia km. |
Altuera m. |
| 0 |
720 |
| 1 |
750 |
| 2 |
720 |
| 3 |
740 |
| 4 |
900 |
