Larrez larre, Artzainekin ikasten
Topogida
Artzainekin ikasten Irteera Kurtzipizio Ermitan kokatua dago, Gandiaga Topaguneko eraikinaren gainean eta Arantzazuko aparkalekutik abiatuta.
- Arantzazuko baserriak. Ibilbidea hasi eta 500 metrora daude. Ibilbidearen lehengo zati honek Arantzazuko ibilbide egokituarekin bat egiten du. Tokiko ibilbidea da, eta zuriz eta berdez markatua aurkituko duzue bere osotasunean.
- Gomiztegiko baserria. XX. mendearen erdialdean frantziskotarrek erosi zuten.
- Artzain Eskola. Artzain gazteen formaziorako ikasbide bihurtu da. Munduari zabalik ditu bere ateak eta denbora gutxian beste nazioetan ere erreferente bihurtu da.
- Ardi latxa. Gomiztegitik abiatzen den xenda hartu eta goiko zelaietara ailegatuko gara. Ardi latxa Euskal Herriko ardi-arraza da. Esnea emateko trebatua dago eta bera da Euskal Herriko mendietara ondoen egokitzen dena. Ezker aldera dagoen bidea harturik Belar tontorrera joango gara. 890 metroko altuera du, eta bertan Oņatiko bailararen panoramika izango dugu.
- Pagomotzak. Pagomotzaz osaturiko basotik igaro eta laster utzi egingo dugu, ezker aldera abiatzen den xenda harturik, Unaimendi izeneko belazea zeharkatzeko.
- Unaimendi. Aloņa mendiko artzaina Herriko udalbatzak izendatzen zuen, eta "unai" zeritzon.
- Abeltzaintza estentsiboa. Beherantz doan xendatxoak mendi belaze hauetara gerturatuko gaitu. Orain 3.000 mila urte bezala ardiak, behorrak eta behiak bazkatzen dira hemen.
- Duruko saroia. Artzaintza-gune biribil honen perimetro osoari buelta emanda hegoaldean dauden etxoletara ailegatuko gara, GR-34 ibilbidearekin bat eginez.
- Sindikako belardiak. Aldapa behera eginez iturri batek bere ur freskoa eskainiko digu, eta honela amiatuko dugu euskal artzaintzaren historiaren inguruan egindako ibilaldia.
Oinarrizko ezaugarriak
Faktore objektiboak:
- Distantzia: 6,5 km
- Denbora: 2,5 h.
- Desnibelal: 300 m.
- Gehiengo altuera: 1000 m
- Gehiengo altuera: 720 m
Ibilbidearen eskakizun teknikoak eta fisikoak:
- Ingurunea: 2
- Ibilbidea: 2
- Joan-etorria: 2
- Esfortzua: 2
Zailtasunari buruzko balorazioa: Erraza
Oinetakoak: kirol-zapatilak
| Distantzia (m.) |
Altuera (m.) |
Distantzia (m.) |
Altuera (m.) |
| 0 |
760 |
3,2 |
980 |
| 1 |
760 |
4 |
940 |
| 1,7 |
7400 |
4,7 |
840 |
| 2,5 |
920 |
5,5 |
780 |
