Asteburuko eskaintzak

PROMOZIO ETA ESKAINTZAK
Aprobetxa ezazu gure eskaintzarik onenez Natura eta kulturaz inguraturik.

Gandiaga: Batzar eta ekitaldiak

BATZAR ZENTROA
Hoteletik 100 mra kokaturik dagoen bilera eta ekitaldietarako eraikina du, Gandiaga Topagunea.

OPARI TXARTELA

OPARI TXARTELA
Gure hotelean egonaldi bat oparitzeko aukera eskaintzen dizugu.
Informazio gehiago

Urbia, Mendizaleen babeslekua

Urbia Mendizaleen eta artzainen babeslekua.

Topogida

  1. Arantzazuko aparkalekua. Arantzazuko aparkalekutik abiatuta, basilikaren atzealdeko errepideari jarraituko diogu, Arantzazuko Santutegia Hotelaren eta Milikua eta Sindika jatetxeen ondotik igarota. Kilometroko distantzia hau egin eta burdinhesi berdea zeharkatuko dugu.
  2. Xenda. Urteen poderioz irabazitako arrakastari esker xenda txiki bat izatetik mendiko etorbide bilakatu da. Bere zabalera pagoz, haritzez eta alertzez jantzitako mendi-paseo ederrako gonbita da.
  3. Erroitiko iturria. Bide ezkerrean kokatua, kondairak dio Rodrigo de Baltzategi artzainari Ama Birjina hementxe agertu zitzaiola.
  4. Elorrolako mendi-lepoa. Arnasa bizkortu eta urratsa moteldu egin ahala aldapa gorantz goazela ohartuko gara, esfortzuzko instante bat besterik ez da izango, eta berehala Elorrolako mendi-lepoan izango gara. Hemen basoak mendez mende ardiek larratu duten zelai-gune zabalari eta ederrari uzten dio lekua.
  5. Andra Mari, Urbiko ermita. Mendi-lepotik 500 metrora kokatua dago eta albo banatan lizarrez jositako pasabidea aurkituko dugu. 1924an inauguratu zen eta Lizarralde frantziskotarra izan zuen bultzatzaileetako bat.
  6. Urbiako fonda. Ermitatik hurbil,1925ean hasi zuen bere eginkizuna. Geroztik Aizkorri-Aratz Parke Natural honetako bisitariek elkar egiteko eta babesa hartzeko lekua aurkitu ahal izan dute bertan.
  7. Itzulera. Ohitura den legez Urbia joan-etorriko mendi itzulera da. Dena den, basoarekin maiteminduak daudenentzat beste aukera bat ere badago. Elorrolako mendi-lepoan eta ezker aldean dagoen basabideak Iturrigorriko futbol-zelaietara eramango gaitu eta bi kilometro haratago mendi-ibilaldi honen amaierara.

Oinarrizko ezaugarriak

Faktore objektiboak:

  • Distantzia: 8,5 km
  • Denbora: 3 h. (ida-vuelta)
  • Desnibelal: 400 m.
  • Gehiengo altuera: 1.150 m
  • Gehiengo altuera: 720 m


Urbia: perfil senderoIbilbidearen eskakizun teknikoak eta fisikoak:

  • Ingurunea: 2
  • Ibilbidea: 2
  • Joan-etorria: 2
  • Esfortzua: 2

Zailtasunari buruzko balorazioa: Erraza

Oinetakoak: Trekking-zapatilak

Distantzia km. Altuera m. Distantzia km. Altuera m.
0 720 2,5 920
0,5 740 3 980
1 760 3,5 1.060
1,5 860 4 1.140
2 900 4,5 1.100

Aloņa: mapa


BLOGEKO AZKEN SARRERAK

Sarrera gehiago ikusi ...

© ARANTZAZUKO SANTUTEGIA HOTELA