Asteburuko eskaintzak

PROMOZIO ETA ESKAINTZAK
Aprobetxa ezazu gure eskaintzarik onenez Natura eta kulturaz inguraturik.

Gandiaga: Batzar eta ekitaldiak

BATZAR ZENTROA
Hoteletik 100 mra kokaturik dagoen bilera eta ekitaldietarako eraikina du, Gandiaga Topagunea.

OPARI TXARTELA

OPARI TXARTELA
Gure hotelean egonaldi bat oparitzeko aukera eskaintzen dizugu.
Informazio gehiago

Ibilaldi Oinezko Arantzazutik

Hitzaurrea

Bidea eta bidezidorra, biak, Santutegiko historian oso hitz garrantzitsuak dira. Elkarrizketa irudikatzen dute, eta ezinbestekoak dira zentzu-bilaketan ari den, eta "on gorena" (San Frantzisko) aurkitu nahi duen erromesarentzat.

Arantzazu noranahi datozen eta doazen bideek eta bidezidorrek inguratzen dute. Paisaiaz zein naturaz edota ariketa fisikoaz disfrutatzeko aukera ematen dute; halaber, norberarekin edota besteekin elkartzea ahalbidetzen. Historiaz, kulturaz eta bizimodu ezberdinez jantzitako bideak dira, topaketari, bizikidetasunari eta beste zenbait harreman motari ere aukera eman dietena.

Bidezidorra oinez egiteko bidea da. Bilaketa, komunikazioa eta bizitzagatiko borroka irudikatzen ditu. Gauzatu eta erreal bihurtzen du "bizitzako bideak urratu" esaldia. Bidezidorrak benetako gizaki egiten gaituzten errespetua, erantzukizuna eta sentsibilitatea bezalako balioak bultzatzen ditu.

Euskal Herria bila eta bideak urratzen dabilen herriaren erakusle dugu. Baliteke horregatik izatea horren gustuko ibiltzea. Ukaezina da herri honetan bidezidor-kirola kirol hutsa baino gehiago dela. Bere kulturan sendo erroturik dago, eta herriaren adierazteko modu naturala da.

Arantzazu bidearen ikuspegi honetatik ezagutzeko gonbita da gida hau. Oinez egiteko zortzi ibilbide dira, guztiok egiteko modukoak. Espirituaren lasaitasuna berreskuratzen eta eguneroko estresa alde batera uzten lagunduko diguten osasun-iturri ezin hobeak dira. Arantzazun bidea egiteak bere ingurumenarekin harremanezko esperientzia bizitzea dakar, eta bere paisaia paregabeaz disfrutatzeko aukera ematen du.

Ongi etorri Arantzazuko naturara.


Ibilbidea Dist. km. Denbora ord. Desnibela m. Zailtasuna MIDE* Oinetakoak Sailkapena
Arantzazuko ibilbide egokitua 3,5 1,5 < 100 1-1-1-2 Oinetako berezirik ez du behar Oso erraza
Larrez larre 6,5 2,5 300-400 2-2-2-2 Kirol-zapatila Oso erraza
Ezkutuko bidea 7 2 200-350 2-2-2-2 Trekking zapatilak Erraza
Iturrigorri Baso-Eskola 7,5 2 200-350 2-2-2-2 Trekking zapatilak Erraza
Baserriak, Harria eta Ura 7 2,5 200-350 2-2-2-2 Trekking zapatilak Erraza
Urbia, Mendizaleen babeslekua 8,5 3 400 2-2-2-2 Trekking zapatilak Erraza
Aloņa Oņatiko gailurra 10 3,5 500 2-2-2-3 Mendiko botak Ingurunea
Aizkorri Gipuzkoako gailurrak 16 6 800 3-2-3-3 Mendiko botak Zaila

BLOGEKO AZKEN SARRERAK

  • 23.06.2011

    Argazki digitaleko lehiaketaren irabazlea

    Argazki digitaleko lehiaketaren irabazlearen izena dugu: Jon Martin Etxebeste, berak egidako "Bi apostolu" argazkiarekin. Bertan jartzen dugu zuek ...
  • 14.06.2011

    Zegamako erromesaldia

    Ohitura den moduan, Zegamako erromesaldia hotelean izan dugu. ...
  • 04.05.2011

    Sagardo egun arrakastatsua

    Aurreko larunbatean, apirilak 30, arrakasta haundiz ospatu zen lehenengo sagardo dastaketa jardunaldia ...
Sarrera gehiago ikusi ...

© ARANTZAZUKO SANTUTEGIA HOTELA