OPARI TXARTELA
Gure hotelean egonaldi bat oparitzeko aukera eskaintzen dizugu.
Informazio gehiago
Hasieratik beretik Frantziskotarren ardura nagusietakoa izan zen erromesentzako ostatu-etxe bat sortzea. Mendeetan zehar hainbat ostatutxo eta erromes-etxe egon ziren, urte batzutan bat baino gehiago garai berean funtzionatzen ere bai.
Gaur egungo Hotela, 1779an Santutegiko guardianoa zen Aita José Querejazuk zabaldu zuen ostau-etxearen gainean kokatua dago. Aipagatzekoa da, eraikingintzan, langilez nahiz limosnaz, Araba eta Gipuzkoako hainbat herrik parte hartu zuela, Oņatikoak batipat.
Hasierakotik hona, jatorrizko ostatu-etxeak auskalo zenbat eraldaketa jasan dituen, behar berriei aurre egiteko eta izena altu mantentzeko.
XX. mendean, erromesez gainera, ezkontzetako eta beste hainbat elizkizunen oturuntzetarako errefentzi puntutzat nabarmendu zen.
2007.ean hasi zen ostatuaren azken eraldaketa; azken honetan goitik behera berreraiki zen egungo Hotelean bilakatzeko.
© ARANTZAZUKO SANTUTEGIA HOTELA

(+34) 943 78 13 13