OPARI TXARTELA
Gure hotelean egonaldi bat oparitzeko aukera eskaintzen dizugu.
Informazio gehiago
Oņatiko udal-barrutian dago Arantzazu, eta 9 kilometro daude Santutegitik herri horretako hirigunera. Euskal Herriaren historiaz gainezka ageri zaigu Oņati. Zenbait mendez, jaurerri izan zen, eta gero, konderri. Vela familia, lehenbizi, eta gebaratarrak, ondoren, izan ziren herriaren jabe seiehun urtez. Ahal zuten bezala egin zieten aurre jauntxoei oņatiarrek.
Karlistada-garaietan, karlisten gotorleku, kuartel nagusi eta babesleku izan zen Oņati. 1845ean sartu zen Oņati Gipuzkoan; beraz, oņatiar sena barren-barreneraino sartua dute hango herritarrek. Gipuzkoako herririk monumentalena da Oņati; Ignazio Zuloaga pintoreak zioen "Euskal Herriko Toledo" zela.
© ARANTZAZUKO SANTUTEGIA HOTELA

(+34) 943 78 13 13