| |
|
|
Arantzazuko Santutegia Hotelak bakea, sosegua, lasaitasuna, atsedena eskaintzen ditu, besteak beste. Horixe da inguru ekologiko paregabean, Euskal Herriko bihotzean, Aratz-Aizkorri Natura-Parkeko mendien artean eta haren isiltasunean kokaturik dagoen hotelaren ezaugarririk nabarmenena. Espiritualtasuna, kultura eta natura batzen dituen 500 urtetik gorako Santutegiaren historiari ere loturik dago hotela. Izan ere, azken hiru mendeetan zehar eraikin hau erromesentzako ostatua izan da. 2008an ateak zabaldu zituen berriz ere eraikina nahiz bere instalazioak guztiz berritu ostean, bisitarien ongizatearen alde. Orain hotel modernoa eta erosoa da, baina ez die uko egingo sobrietatea, zerbitzu ona, harrera atsegina, tratu bihozbera eta Santutegiko inguru naturalari, erlijiosoari eta frantziskotarrari errespetua ezaugarritzat dituen nortasun historikoari. |
|
| |
Banketeak eta ekitaldiak antolatzen ditugu
|
|
|
|